GARAGARTZA. OTZAURTE **

Eskola hau ez da oso ezaguna. Arrokaren kalidadea ona da, leku lasaia da eta ingurunea zoragarria: alde batean Aizkorri ikusten da eta bestean Beriain (San Donato). Momentuz ezkerreko pareta (Bikunaitz) ekipatuta dago. Biak oraingoz ez ditugu probatu, beraz, graduak ez dakizkigu. Badago atzetik oinez igotzea eta deskolgatu biak probatzeko. Eskubiko paretan (Naparraitz) bia klasika daude eta luze bat ekipatuta pareta erdian ere bai.





Bikunaitz paretaren datuak:
Arroka mota: Kareharria
Ekipamendua: paraboltak.
Bia kopuru: 14
Bien altuera: 50 m, 20 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna: graduatu gabe oraindik (gogorrak dirudite)
Orientazioa: Hegoaldea
Oharra: Lepo batean kokatuta dago eta altueran, beraz, haizea dabilenean deseroso izan liteke. Urik ez dago (bidean iturri bat dago baina beti ez da ura jaisten).


Nola iritsi: Zegamatik Ortzaute portura abiatuko gara. Hemen Aitzkorrira joaten dan pista hartuko dugu. 1,8 km aurrerago borda eta mahai batzuk ondoan dagoen bidegurutze batera iritsiko gara, Beunde atsedenlekua. Ezkerreko pistatik jarraituko dugu eta 400 metrotan eskubiko pista hartu. Segi 2 km pista bihurgunetsu batetik lepora iritsi arte. Azken kilometroan euriarekin lokatza egongo da, kontuz kotxe normal batekin. Ezkerrean Bikunaitz (866 mts) haitza dago eta eskubian Naparraitz (859 mts). Erdian borda bat dago.