ATAUN ****

1983 urtean "Dalton" Ordiziko kuadrilak gehien bat bultzada eman zion eskola honi. Sektore ezberdin daude, beraz, eskala mota aldetik denetatik aurkituko dugu baina orokorrean plakak eta goterak, arroka oso ona da. Kalidade handiko eskola izan arren, jende gutxi hurlbiltzen da. Bi sektore berri daude: Lizarrusti eta Artzateaitza, baina oraingoz ez gara hurbildu.





Arroka mota: kareharria
Ekipamendua: denetatik (espitak, paraboltak, kimikok). Orokorrean ona.
Bia kopuru: 79
Bien altuera: Sektorearen arabera. 120 metro luzeena. 30 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna: III+/ 7b+
Orientazioa: sektorearen arabera: ekialde eta hegoaldea.
Oharra:4 sektore daude: kantera, ertza eta jentilbaratza (Aitzarte mendian), monolitok (Aizkorrondo mendian) eta Dalton (Aizkoate mendian).
Monolitoetan Abendutik Ekaina arte ezin da eskalatu
Ura kantera barruan aurki dezakegu, eskerrean ikusten dan kainu batetik. Bestela, herriko plazan.
Oraindik bia berriak irekitzeko aukera handia dago. Anima zaitezte!
Bi sektore berri daude: Lizarrusti eta Artzateaitza (beherago linka dago)
Nola iritsi: Ataun herrian San Gregorio auzora abiatu eta ezkerraldean Arrateta markatzen duen bidea hartuko dugu.
Kanterako sektorea joateko 300 metrotan eskerrraldean harrobia ikusiko dugu. Arrateta etxe ondoan dagoen langa pasa eta segi pista aldapa gora. Harrobiaren goian ezkerraldean ikusten da sektore hau. Bigarren bidegurutzean eskubialdean pareta ikusiko dugu. (10 minutu).
Ertza sektorea joateko segi karretera 500 bat metro eta ezkerraldean pareta ikusiko dugu. Erreka pasa eta zuzen biaren txapak aurkituko dituzue.
Jentilbaratza sektorea joateko segi karretera eta 1. kilometroko kartela baino pixa bat lehenago Aitzarte pareta gure ezkerraldean ikusiko dugu. Ezkerraldean baserrira joaten den hormigoizko pista hartu. Seitun pinadi zeharkatzen duen bidexka bat hartuko dugu. Segi aldapa gora paretara iritsi arte.
Monolitoak eta Dalton sektorea joateko, aurreko sektoreatik jarraitu igotzen
Beste aukera bat: jarraitu errepidea eta 3. bidegurutzean ezkerraldera jo (Enerio Aralar-Atseden Toki norabidea) Kantxillu baserrira iritsi arte (3 km). Hemen, pista jarraitu, egurrezko ataka pasa eta eskubialdean igotzen den bidexka hartu. 4. momolito eta Dalton sektore arteko lepora aterako gara.







Informazio gehiago


Federazioaren informazioa: