TXINDOKI ****

Mendi hau Gipuzkoako medirik ospetsuena da, beraz urte osoa jendez beteta dago, batez ere astebukaeretan. Arista egitea tipikoena da, 350 metro ditu eta IV. gradutik ez da pasatzen, baina udan kordada gehiegi sartzen dira. Kirol eskalada bakarrik egiteko agian Txindokik ez dauka interes gehiegi, bestela mendi honen biak ez dira gradu altukoak, arroka ona da, leku lasaia astean zehar eta bistak ederrak dira.




 Arroka mota: Kareharria
Ekipamendua: denetatik (espits, paraboltak eta iltzeak) eta orokorrean ona. Bia batzuetan fisurerok, frienak edo kordinok erabiliko ditugu.
Bia kopurua: 32
Bien altuera: 150 metro gehienez. 100 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna:. IV/ 7b. Artifizialean A3.
Orientazioa: Hegoa-mendebalde
Oharra: Hurbilketa luzea da. Paretan ez dago urik, Larraitzeko parkineko iturrian har dezakegu.
Nola iritsi: Alegiko herrian bi aukera daude: errepide bat zuzenean Abaltzizketara doa eta bestea Amezketatik pasatzen herri berdinean bukatzen da. Abaltzizketatik erripedea jarraituz Larraitzeko ermitara iritsiko gara. Hemengo parkinen kotxea utziko dugu. Honea iristeko Ordizian Zaldibiko bidea ere har dezakegu. Parkinean metalezko ate bat pasa eta Txindokiko bide normala jarraitu. S formako bihurgune estu bat eta gero (20´) ataka bat dago. Hemen bide normala utziko dugu eta ezkerrean ateratzen dan bidexka hartuko dugu, aldapa gora zuzenean joaten dana. Goian lehenengo arkaitz oztopoa ezkerretik inguratu eta arista hasten dan lepora iritsiko gara. Gainontzeko biak egiteko jarraitu eskubiko bidea sektore ezberdinetara iritsi arte. (ordu 1).