ZAZPI ITURRI ***

Eskola honetan altuera gutxiko 3 monolito (25 metro gehienez) eta plaka bat aurki ditzakegu. Dana kalidade oneko kareharria da. Bia interesgarrienak Berrio eta Ortiz monolitoetan kokatzen dira. Izen hauek 60 hamarkadako kordada ospetsu baten oroimenez jarri ziren.







Arroka mota: kareharria
Ekipamendua: denetatik. spits, paraboltak eta kimikoak. .
Bia kopurua: 45
Bien altuera: 25 metro gehienez.
Gutxien/gehienen zailtasuna:. III/ 7b+
Orientazioa: denetatik
Oharra:lekuak ba du bere xarma. Monolitoetan goikaldeko harrien erorketarekin kontuz ibili behar da. 


Nola iritsi: 
San Martin auzokoAltuna anaiakfrontoia pasa eta gero eskubiko kalea hartu, Sasturain taberna parean ateratzen dena. Jarraitu 200 bat metro zubi txiki bat arte (Bar txindokikartela ikusten da). Hemendik aurrera oinez jarraitu. Pista gora joan erripedera atera arte. Hemen eskubitara jo Lizeaga baserriraino. Baserria baino 10 metro lehenago hesi bat pasa (marka txuri eta horia) eta eskubitara jo (ez segi ezkerreko pista). Segi pista basorantz eta lehenengo bidegurutzean eskubikoa hartu eta bigarrenean ezkerrekoa. Aldapa igo eta segidan monolitoak ikusiko ditugu. (30´).


Graduazioa Mikel Saez de Urabainaren blogetik moldatuta daude:         http://aralarreneskaladak.blogspot.com/p/zazpi-iturri.html